We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

"Gaur ni, bihar zu"

by KAU KORI KURA

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
entzule finak, pazientzi handikoak hitzarekin ere ez dizute egingo miña gaur egun edozeinek bere mingainarekin utzi zaitzake minduta denbora pila gora hildakoak, gora hildakoak gaiztoena ere orain txintxo txintxo ankerrena ere orain lo zerraldo bizidunak elkarrekin ez gara ondo konpontzen ez dakigu entzuten eta ez gara isiltzen hitzez ezkertiar ekintzetan nitar a ze pakea emango degun gehienak gora hildakoak, gora hildakoak molestatzen ez zuenak ez du molestauko umilenak ere umil segituko du Gora hildakoak, gora hildakoak
2.
Kraken jana 03:31
alabarekin joan nintzen arrantza egitera eguraldi ederra baina arraitxo bat bez 2 ordutan saskira bapaten alaban amua, gogoz mugitzen hasi zan eta guk ezin gendunez atera gendun zazpik lagunduta kriston txipiroi zarra 10 metrokoa herrira eramateko etorri zan kamiona amari eraman genion, ta esan zun ni ez nijo hori garbitzera ta okurrittu zitzaigun asteburuan herrin egitea kraken jana, hura egosten jainkoak zelako lana, aristraiñen eindako kazuela bikaiña, ikustekoa zan jubilatun afana, kraken jana, hau etzeok jateik esan zuen miel ta juanak frontoia beteta kriston gosekin danak, alaba nearrez hautsi zaiolako kaña, kotxen gurpille emateik, izorratu zaigu plana ta azkenen gehientxonak jan behar izan zuten bakarrik flana askok etxea tuper baten eaman zuten razio bana tatton batzuk hartu zuten bakarriktxupito ta patxarana piztin erdie baño gehio janbe geatu zan, ta hurrengo asten ein zuten Izal ta Zegaman ta hau guztie gutxi balitz zatitzekon bota zittun 100 litro tinta lurre blaituta zeon suspendittu zan atsaldeko pelota kraken jana, hura egosten jainkoak zelako lana, aristraiñen eindako kazuela bikaiña, ikustekoa zan jubilatun afana, kraken jana, hau etzeok jateik esan zuen miel ta juanak frontoia beteta kriston gosekin danak, alaba nearrez hautsi zaiolako kaña
3.
Pollo-e 02:28
Bertan prestatua, ekologikoa ez dezu jango gehio urdaiazpikoa aukeran baita ere, gluten gabekoa patatak hilobi arten hazitakoak gusto aparta ta berezie sartu google-playn ta jetsi zazue pollo-e pollo-e mundu guztiko gaztek asteburu gauen pollo-e pollo-e aplikazio honekin afalduko due sartu pollo-en eskau menue 10 miñutun etxen dezue (4 jovenes emprendedores del barrio donostiarra de egia han creado una aplicación que causa furor en todo el mundo pollo-e, comida ecologica de tu localidad) gazte ekintzaile, frankizi bat gea, herrin jarri nahi badezu idatzi honea eskatzen dizugun kondizio bakarra herriko apaizakin batzarra egitea gero arkume bazkarie hortik aurrea gauzak earki jungo die, pollo-e pollo-e zure herriko gaztek asteburu gauen pollo-e pollo-e etxe ondoko jana afalduko due kebab, patatak ta edarie 8 eurotan, ez da dirue gracias a los cursos introductorios que impartimos en nuestras franquicias, nuestros productos han mejorado mucho en su calidad, haciendonos imbatibles gaur ez badago hileta elizkizunik, bihar jeneroik ez dago, afaldu zazue hortik gaur ez badago hileta elizkizunik, bihar jeneroik ez dago, afaldu zazue hortik
4.
Ez dek ondo idazten, motel den-dena ulertzen zaik, hori edozeinek egingo likek, edozer idatzi, eta edozer modutan, bi peztako hitz jokoak edo anekdotak, grazirik ez duen surrealismoa, ez die serio hartuko, horrela ez hoa inora, hik behar dekena, hau dek behar dekena, bertako idazle baten letrak, hi google-era joan, ta jarri euskal poetak, asko zerek eta oso finak, hik bilatu hitzek ez direnak arinak, anabasa, deserria eta horrelako hitzak, sekula ez telebista edo pizza, enkarguz ere egiten omen dizkie hire doinuaren gainean, gaur bialduta bihar bertan gauean, edukiko dek zerbait hermetikoa, sakona, iluna eta poetikoa, aho zabalik utziko dituk entzule eta kritikoak izkiriatu, karrika eta holako hitzak, sekula ez alkandora edo fitxa, ez daukak ezer galtzeko, hurrengo diskan egintzak proba, bertako idazle baten letrak, bertako idazle baten letrak,
5.
6. mailan, naturreko liburuan 34. orrian, argazki batetan 8 bat urteko ume bat, eserita komunean ta idatzita azpian (argazki azpian) kaka erregularki egitea ona da, kaka erregularki egitea ona da hau da gogoratzen dudan bakarra gogoratzen dudan bakarra (eskolatik) non ote dago ume hori orain, jakingo ote zuen noizbait millaka umek kaka eitten ikusiko zutela gurasoek nola ostias onartu zuten euren semea horrela ateratzea kaka erregularki egitea ona da, kaka erregularki egitea ona da ezkondu ote da? ondo libratuko ote du? ze ote da? dentista ala independentista? nola da posible nik hori horren ondo gogoratzea, hau señale bat da, zuentzako dudan mezu bakarra, zera da kaka erregularki egitea ona da, kaka erregularki egitea ona da badakit, kriston mezue ez dala, baño zerbait bada nahi badezue bizipoza, jan kiwiak edo arroza, nahi badezue bizipoza, jan kiwiak edo arroza
6.
Bapañue 02:25
Zortziretatik nerabeak jasan eta gero, 9 bilera eduki ditugu eta denak segido gaueko 10ak eta leher eginda kotxera izugarrizko hotza, kristalak empañauta haizea jarri behar dela bazekiat behintzat, baina etzekiat dan beroa ala hotza 20 minutu haizekin baina ez da garbitzen kristal puta hontatik ez diat ezer ikusten bapañue, bapañue, gainera neri tokatzen zait umeen bañue bapañue, bapañue, emazteari deitu diot, azkarragoa da hura, baina motorra martxan egon behar da, meloia, eta leihoak jetsita azkarrago doia, orain dela ordu erdi egon behar zenuen etxean, gidatzeko moduan ez al dezu ikusten? nola eongo naiz kotxen leihoak jetsita, 2 gradu egongo dira eta goitik jota, ostras, egia da, hasi da garbitzen, 10 minutu barru egongo naiz hortxe, zuk hau bazekizun, ez al zara akordatzen? kotxen barruan biok neguan nola egoten ginen, jatetxe txik baten afaltzen gendun, eta postrea garberako aparkalekun, eginaz: bapañue, bapañue, 10 urte izango dira, garai ederra hue, bapañue, bapañue, zergatik ez gea joaten asteburuan beize, ez da idea txarra, aspaldi ez gara joan, Tolosan berri bat daola aurrekoan entzun nuen, oraintxe deituko det larunbat honetarako, umek amorratzen dar e, noranahi joateko, bapañue, bapañue, bapañue, bapañue
7.
Has llegado bien a los 70, vas al monte, cuesta abajo hasta corres, da igual amigo lo que hagas, si no es pasado, será mañana, en tu casa, en el bar, en el mercado, o en el hogar caidas de viejos, caidas de viejos, amigos no es cosa banal, caidas de viejos, caidas de viejos, el caso es no caer mal, yo caeré, tu caerás, él caerá, el tiempo nos barrerá, mira ese busto de Baroja, lleno de excrementos, la lluvia acida y aviar demolerá hasta este monumento, de excursión en Gibraltar, o en Benidorm bailando un cha-cha-cha caidas de viejos, caidas de viejos, no hagas gimnasia, da igual, caidas de viejos, caidas de viejos, el chandal te queda fatal, a que venimos si no a caer, duerme tranquilo, vive a placer
8.
Abuztuan, ostegun batetan, goizeko 11etan, bulebarrean, bi txalapartari jotzen ari ziren, ohiko moduan (4-5 ordu) bapatean, han agertu zan, gizon bat pijaman, eta kokatu zan, beraien aurrean, zerbait esan nahian, eta bukatu zuenean (esan zuen haserre) estoy hasta los cojones, todo el puto día tocando esos tablones, os dije el otro día que trabajo de noche, y no puedo dormir, sabéis perfectamente, que hay otros sitios donde incluso hay más gente, y que no hay vecinos no detras ni enfrente, hacedme el favor, distribuid el dolor, quereis que os de ideas? mirad, podeis tocar en el puerto, que hay mogollón de guiris y manejan pasta, o podéis tocar en la concha, que pasea gente del interior con segundas viviendas, y de paso jodéis a los vecinos millonarios, o en el paseo nuevo y amenizais a los pobres pescadores, que se yo...pero no siempre aquí, joder, no quiero ir de malas, una horita aquí al día vale, eh? de acuerdo? venga chicos, sed buenos.... ta txalapartariek, ez zioten kasorik egin, ta gizonak motxilatik zerbait atera zuen, bueno, pues ya que no dejais de tocar, y como no tengo nada que perder y no puedo dormir, me voy a quedar aquí tocando los cojones con el megafono y no vais a sacar un puto duro, porque no aprendeis de los de oreja tx, oreka o como se llamen, que distribuyen el dolor por todo el mundo, lo vi en un documental creo, yo que se, no tengo prisa, pero que ostias, porque viene tanta gente?? no teneis otra cosa que hacer o que? largaros de aqui joder! ahora solo falta que por mi saquen mas dinero, no te jode, voy a poner la mochila yo, a ver si saco algo, mierdas, que sois unos mierdas! os pondría a todos a currar de noche y a dormir en mi cuarto, haber que ibais a hacer, pues lo mismo que yo!
9.
Benga, kontaidazu neska, zer dezu gaur? zure alaba zigortu al dute berriro? tostadak erre al zaizkizu? meloiaren prezioa igo al dute? ala ogiarena? senarrak ez al dizu kasorik egiten? gaur ere jun tzea zutik trenean? hor dago, badator, ozpin anderea, zu aguantatzeagatik merezi degu zerua, hor dago, badator, ozpin anderea, bere mutur luzearekin, berriro biktimen bila, arina izan dadila, txokolate beltza bukatu al zaizu? ala quinoa? zure lankidek berriro gaizki begiratu al dizu? obra bat egiten dabil bizilaguna? gaizki aparkau ta jarri al dizute isuna? berriz gogorrak atera al zaizkizu babarrunak? entzuidazu, emakumea, hobe zenuke lasaitzea, bestela inork ez du hartuko zurekin kafea, (a ze pakea...) hor dago, badator, ozpin anderea, zu aguantatzeagatik merezi degu zerua, hor dago, badator, ozpin anderea, bere mutur luzearekin, berriro biktimen bila, arina izan dadila, ozpin anderea! ozpin anderea!
10.
Txikitan aitak grabatzen zituen gure ahotsak, Philips magnetofoian edozein zinta birjiñan, gabonetako kantak ta milla txorakeria, ta arrebak eskusoiñue jotzen zuen batzutan, eta guk pozik entzuten genuen andre-madalen, nahiz eta berak jotzea oso gustoko ez izan, zinta haiek halako batetan desagertu zian, baña oroitzapenak dauzkagu gure bihotzetan, ta guretzat Itoiz eta Ertzainak zian bezala, gure aitantzako zian, aitantzako zian, Laja ta Landa, Laja ta Landa, Laja ta Landakanda Laja ta Landa, Laja ta Landa, Laja ta Landakanda Gurasongandik txikitan jasotako maitasuna, gero bizitza guztirako balioko dizuna, etzazue ahaztu zuen umekin holakok eittea, ez dituzte aztuko gauza hoiek bizitzan sekula, urte zarrean amaren baserrira juten giñen, osaban bertsoak entzun ta lengusukin jolasten, Beste osaba batek ez zituen mahatsak jaten, kanpaiekin batera ta horrek txundittu ninduen, horrez gero ikasi nun gauzak nere modun eitten, ta bihotza pozten zait trikitixa entzuten, Laja ta Landa, Laja ta Landa, Laja ta Landakanda Laja ta Landa, Laja ta Landa, Laja ta Landakanda
11.
Txapelarekin bero, txapelarik gabe hotz Txapelarekin bero, txapelarik gabe hotz ez zioat neurririk, ez zioat neurririk, ez zioat neurririk hartzen, bihar zu, gaur ni, bihar zu, gaur ni, aspaldiko! ze habil, motel? gaur ni, bihar zu, gaur ni, bihar zu hi bezela, disimulatzen, bihar zu, gaur ni, bihar zu, gaur ni, hurrengo hiletan ikusiko gara, ez die kasorik egiten, lehiotik begira hago etxean, barrutik ari haiz izozten, kalera irten, Txapelarekin bero, txapelarik gabe hotz Txapelarekin bero, txapelarik gabe hotz ez zioat neurririk, ez zioat neurririk, ez zioat neurririk hartzen, bihar zu, gaur ni, bihar zu, gaur ni, hauxe besterik ez dago hemen, gaur ni, bihar zu, gaur ni, bihar zu ez dakit zer espero huen, bihar zu, gaur ni, bihar zu, gaur ni, lentejak oso goxoak zeuden, gaur ni, bihar zu, gaur ni, bihar zu utzi mobila behingoz pakean, bihar zu, gaur ni, bihar zu, gaur ni, lagunekin kafea hartzen zaudenen

about

Eskerrikasko Irati Mujika, Maite Arroitajauregi, Ritxar Gómez, Pampi Laduche, Iñaki Segurola, Laja eta Landakanda.

credits

released May 20, 2018

Diskan parte hartu dutenak:
Irati Mujika: panderoa, "Laja eta Landakanda".
Maite Arroitajauregi: txeloa eta ahotsa, "Bertako idazle baten letrak", "Gaur ni, bihar zu".
Ritxar Gomez: ahotsa, "Caídas de viejos", "Pollo-e".

license

all rights reserved

tags

contact / help

Contact KAU KORI KURA

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like KAU KORI KURA, you may also like: